Bizikletaz Alaskatik irten eta..USHUAIARA IRITSI!!!

2006/05/26

AMETSETATIK ERREALITATERA

USHUAIA!!!!!!!
Maiatzak 25
22.115km
176.584 igotako metroak
Orain bai! Iritsi da momentua lasai-lasai idazteko. Hemen nago Ushuaiako Hostel batean ordenagailu aurrean, lehiotik Beagleko kanala eta elur eta izotzez zuritutako mendiak ikusgai, ordenagailu ondoan, te bero batek kea dariola kanpoko hotza izutu nahian....eta bitartean ni bihotzean ditudan sentimenduak nire aurrean dagoen teklatura pasatu nahian, ez da erreza milaka kolore, usain, soinu, zapore, negar, barre..dituzten sentimenduei hitz egokiak egokitzea, baina bakoitzak imagina dezala nahi duena...
Panpa, belar eta arbustos izkutatuko desertua, bertan bizikletan ibiltzea ez da erreza, oso laua baina aspergarria batzutan ,20km-tako rekta zuzenak..eta ez dago ezer, beti horizontea aurrean, eta okerrena haizea, egun batzuetan haizea kontra izan dut , baina ez pentsa haizetzo bat denik, hemen panpan oso haize gogorrak daude, oso normala da 100km orduko haizeak izatea, Rio Gallegos-tik gertu bidean nindoala kamioi bat gelditu izan behar nuen, ezineskoa zen aurrera egitea, 80 km/o haizea eta t° 2 gradu zero azpitik, kriston bajoia, naturari aurre egiteak guztiz agortu egiten zaituelako....
2 egun Hotelean ea haizea pixkat baretzen zen eta halaxe egin zuen, alejop! Aurrera! 150 kilometro Estrecho de Magallanes-era iristeko. Tartean muga, berriz ere Txilen!
Bidean nindoala Chevrolet furgoneta zahar bat nire aurrean gelditu lehioa zabaldu eta ; Hijo abre la puerta de atras y coge un pescao! Esan ta egin, ireki ta ORALE! Keztatutako salmoi izugarriak! Oso tipo jatorra, berarekin hizketan pasatzen dut goiz erdia.
Aurrera egin eta azkenean iristen nahiz amerikar kontinenteko lur muturrera, Magallanesko kanala!!!!! Oso sentimendu berezia, sentitzen dut helmuga oso gertu dagoela eta horrek oso urduri jartzen nau.Ferrya hartzera joan eta notizi txarra! Haizea dela eta zerbitzua suspendituta dago, kafetegien zain imagina dezakezue, batekin besteakin,
mateando pa ki pa lla, mi abuelo era vasko, si y el mio, pues mi apellido es Etxeberria y eso es vasco no?
eta azkenean sortez barkua martxan jartzen dute! justu iluntzen dagoenean, momentu oso berezia , zerua su kolorez jantzita , barkua olatu erraldoien artean bidea ireki nahian eta ni bitartean kubiertan espektakuloaz gozatzen, haize izotuak nire aupegia txikitzen duen bitartean irrifarretsu, bizitzaren misterio handi bat argitzea lortu banu bezala ( baiezkoa?jeje)
Barkuaren aurreko atea ireki eta bai!
Isla Grande de Tierra de Fuego! Gaba da dagoeneko eta dena izoztuta, ez dago hostaturik eta ezineskoa denda jartzea dagoen haizearekin, nola eginen dut? Jeje .... justu nire aukera murriztuak aztertzen nagoela karabineroak ikusten ditut eta ikusten dut justu bertan komisaldegi bat dagoela eta komo quien no a roto un plato, ; Buenas noches! Disculpen pero podriais indicarme algun sitio donde pueda dormir a resguardo, pues con el viento es imopiosible acampar?
Beraien arteko begiradak eta ; Bueno no debemos pero te vamos a dar la llave de la antigua komisaria y mañana nos la entregas. BAI!! Non eta komisaldegian lotan , gustora, nork esango luke eh?
Hurrengo egunean esnatu eta lehenengo eguna uhartean , 500km inguru Ushuaiara iristeko eta negua gainean dut, ez dira errezak izango azken km-ak. Egun polita irten da, haize gutxi eta gainera alde, dena zurituta izotza dela eta baina ongi, gainera gaur mapan 100 km-tara herri bat ageri da, Cullen, banoa guano (orein antzekoa), ostruka, azeri..eta nola ez ardi pila batez inguraturik..106 km-ak egin eta ikusten dudan gauza bakarra planta petrolifero bat, sua botatzen duten hodi pila, baina non dago herria? Bigilantzi postura hurbildu eta donde esta Cullen? Donde esta ahora la planta estaba, pero si buscas alojarte puedes hablar con el jefe de la planta. Ez dut detailerik emango baina hotel askotan baino hobeto tratatu zidaten, lo egiteko lekua ez , gela bat! merienda, afari, gosari..bueno inkreible!
Eta honelako historieta askorekin aurrera egin nuen Tolhuin herriraino, Ushuaiatik 110 km tara.Bertan borda bat alokatu nuen, "azken gaba" goxoa pasatzeko, egurrezko bordatxo bat, oso kuttuna, lakura begira eta ni ohean etzanda tximiniko suari begira ezin loak hartu, ain gertu zegoen..egunsentia eta edur-euria, baina beste batzutan ez bezala ez dit axola, gaur gorputzak ez du batere garrantzirik, buruak egingo du dena! Irten eta oso eguraldi eskaza, bide erdian portu bat dago, elurretan, haizea..eta ain gogorra non gaba gainera etorri zitzaidan..20,15,10,5 km faltan eta ..derrepentean Ushuaiako argiak, uff! frenatu eta begira gelditzen nahiz, behiak txirrindulariei begiratzen dien antzera...pedalei eragin eta azkenean Ushuaia!!!! Hostal majo batera joan dutxa eta lotara, baina ezineskoa , beraz kalera noa trago batzu hartzera, y nos dieron las 10 y las 11...
Hurrengo eguna bukaerarte noa, bidea bukatzen den lekua, Tierra de Fuego parke nazionalean, Ushuaitik 25 km inguru, ni oso trankil nindoan baso oso ederren artean ruta bukatzen den lekuan argazki batzu hartzeko asmoz, baina iristean derrepentean emozioak gainezka egiten dit, eskuak goian ,bihotzetik ahora kriston ohiua irtetzen zait, kriston negar jarioa..bertan daudenak harrituta begiratzen naute, argazkiak ateratzen dizkidate..oso momentu berezia...hainbeste ....

Bidai ederra, esperientzi eta abentura asko, paisai oso ederrak baina gauzarik ederrena eta garrantzitsuena gendea izan da.
Milaesker denoi bihotz-bihotzez..zuei eta bidean aurkitu ditudan guztiei...
Eta nola ez ORBEAri, Artea bizikletak artez ekarri nau honaino eta ez gutxi sufritu gabe, zuloak, pista eskazak, golpeak, mantenimentu gutxi..eta hala ere ez dit arazo bat ere eman, bakarrik normala, kateak, platoak etb desgastea dela eta. Baita ETXEONDOri guapo-guapo eta bero jazteagatik, beti belar meta gainean neramala.
Ermua Bidaiak eta aipa ezineko gende asko...
MILAKA MUXU DENOI ta nire lema pertsonala bihurtu dena AMETSETATIK ERREALITATERA!!!!!!
AURRERA BOLIE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2006/05/18

Naturari frente egitea..

Bidai hau egiteko gauza askori egin nien nik frente; ardurak, beldurrak, ...........
Eta orain bukatzen nagoen hontan ere frente egiten,zeri? Emozio eta naturari! Alde batetik "helmuga" ain gertu edukitzearen emozioa,eta era berean bukatzearen tristeza, beste bidai bat asteko asmoa, nire etxean lasai egoteko gogoa...kontra-emozio asko!
Eta beste borroka; klima! Atzo goizean esnatu eta elurretan! 0º eta haizea kontra 40-50 km/orduko,irratiak dio "sensacion termica" -10º. Bueno dena batu eta pedalei eragitera, hasieran indartsu, bai fisiko eta sikologikoki, baina 20 km ondoren (ia 3 ordu) ez nituen eskuak sentitzen, abiadura minimoa, lur jota..ain gertu eta ezinean ,sekulako amorru malkoak nire aurpegitik behera...baina ez dago besterik...
gainean jarri ta segi aurrera!!

ALERTA METEOROLOGICO 5 (17:00 HOA)
Zona de cobertura: ZONAS MARITIMAS ADYACENTES. SUR DE SANTA CRUZ. TIERRA DEL FUEGO.
Fenómeno: VIENTOS INTENSOS
Situación: SOBRE EL AREA DE COBERTURA LOS VIENTOS ALCANZAN VELOCIDADES ENTRE 60 Y 75KM/H Y SE REGISTRAN ALGUNAS LLUVIAS AISLADAS. SE PREVE QUE DURANTE EL RESTO DE HOY JUEVES 18 LOS VIENTOS CONTINUEN INTENSOS CON VELOCIDADES ENTRE 60 Y 80 KM/H Y PROBABLES RAFAGAS MAYORES. LAS BAJAS TEMPERATURAS QUE SE REGISTRAN ASOCIADAS A LOS VIENTOS INTENSOS DARAN POR RESULTADO MUY BAJA SENSACION TERMICA. ESTAS CONDICIONES PUEDEN ESTAR ACOMPAÑADAS DE NEVADAS ESPECIALMENTE EN EL SUR DE TIERRA DEL FUEGO. LA INTENSIDAD DE LOS VIENTOS TENDERA A DECRECER DURANTE LA MADRUGADA DEL DIA VIERNES 19. BUENOS AIRES, 18 de Mayo de 2006

2006/05/15

Argentina

Pelotudos!!!!!!! Bai! Argentinan nago duela egun dexente baina Panpa eta Interneta ez da konbinazio ona.. Chileko bide Australa Lago Ibañez barkuan gurutzatzen utzi nuen, eta hurrengo egunean Chile Chico herritik 10km-tara muga pasa nuen. Batzutan mugak politikoak ezezik fisikoak izaten dira, eta hemen hau gertatzen da, andeetako basoetatik irten eta panpa "desertikoan" sartzen zara. Egia esan nahiko astuna da panpan bizikletari eragitea 2 arazogatik; haize izugarri eta monotoniagatik, 30 km tako errekta luzeak..... Argentinan gendeak asko lagundu nau, oso gustora nabil hemendik gendearekin, hizketan, "mateando" egun guzia matea edaten.. Dagoeneko oso gertu nago, 800km inguru!!! Baian ez dira errezak izango, eguraldia oso aldakorra da, duela 2 egun -7º eta gaur 18º daude, eguraldi xoroa benetan eta aste honetarako iragarpenek elurra diote probintzia guztian, beraz ikusiko dut.. Asuntoa da herrien arteko distantziak OSO luzeak direla eta gabean dagoen klimaz ez da oso erosoa akanpatzea ( orain negua da!) ,ura ezin lortu.. Lehengoan Caleta Olivia herritik irten eta hurrengo herrirarte 200 km EZER ! edo hori zioten ze 130 km neramatzala akanpatzeko leku majo bat bilatzen nengoela SORPRESA!! Bidea konpontzen duten MOBIL-HOME bat! Ni pikaro-pikaro ia bertan akanpatzerik nuen galdetu eta azkenean beraiekin afaldu, barruan bero-bero lo, dutxita,gosaldu..oso gende jatorra!! eta gertu dituzten kanpamenduen pozizioa eman didate eta telefonoz abisatu diete haruntz noala!!.... eta hori ez zegoela ezer eh?? Gaur Cmt. Piedrabuena herrian nago eta bertan herri erdian euskaldun bati monumentu handi bat dago, El vasco de la carretilla, gainera tipo honi buruz filma bat estreinatu berri dute; ¡Gora vasco! , zerbait gehiago jakin nahi ezkero hortze duzue interneta.. Eta bestela dena primeran, gaur deskantzo eguna eta laister USHUAIA!!!!!!! PD. Konexioak ni baino mantsoagoak dira eta argazki bat sartzeko orduak behar dira...

2006/05/05

Carretera Austral


Puerto Montt-en ferrya hartu nuen Chaiten-era joateko, hau da eta bide australera iristeko era bakarra. Bidaia ez zen oso erosoa izan itxaso oso zakarra bait zegoen , baina oso bista ederrak, eskumatara Chiloeko uharteak eta eskumatara andeak, eguzki ederra eta mendi punta guziak edurtuta! Chaitenera iritsi eta a ze herri polita , egurrezko etxe ederrak, mendi eta itsasoas inguraturik... Lehenengo eguna bide australean eta sorpresa! Eguzkia! Oso arraroa da hemen eguzkia egitea eta are gutxiago garai hontan. Lehenengo 10 km asfaltatuta eta hortik aurrera PISTA!!! Bide estu-estua eta harrizko pista , ripio diote beraiek.. Ni guztiz extasiaturik, autorik ez eta natura..ez dago hitzik edo ni behintzat ez nahiz gai adierazteko zer ikusi eta sentitu dudan, baina saiakera txiki bat egingo dut ok? Chaiten-Santa Lucia Oso egun polita, trafiko gutxi 5-6 auto...3 ordu ibili eta etxe txiki bat ageri da, Hospedaje dio, galdetzen dut ea janaririk zerbitzatzen duten eta baietz, oso andere jatorra da, bazkaltzen nagoela paretara begiratu eta kuadro batek hau dio; Familia Mundaca Arruti. Ez dago dudarik euskaldunak hemendik ibili zirela..bere aitona alegia! Gero aurrera jarraitzen dut 700 metroko portu bat igo eta denda jartzeko asmoaz, baina arratsaldeko 4 dira eta 0º, eta hurrengo herriraino egiten dut, bertan ostatua hartuz, afaldu eta lo seko, 60km-egiteko 7 ordu!!!! Santa Lucia -La junta Esnatu eta ezin sinistu,eguzkia! dena jaso, ondo gosaldu eta martxa, paisaiz disfrutatzen, bidearekin borrokan, glaziarrak..Hitzik gabe...eta La junta herriskara iristen nahiz, beratan justu sarreran gasolindegi abandonatu bat, bazegoen ostatu perfektua niretzako! Afaldu eta sakura! baian gabeko 5etan zerbait dabil nire saku gaianean; Arratoia!! Pixkat beldurra pasa nuen, hemen Hanta gaixotasuna dutelako eta hilgarria da baina no problem bizirik nago eta! La Junta-Fiordo Queulat Etapa oso oso ederra, kostalderaino gerturatzen zen eta 20 bat km Fiordoan barrena , inoiz ikusi duten lekurik ederrena..gaianera gutxi balitz etxe abandonatu bat aurkitu nuen, tximinia eta enbarkadero batekin..zein atsegina luxua muxutruk denean.. Fiordo-......................... ASPERTU NAHIZ IDAZTEAZ! En fin oso ederra,paisaiak, gende atsegina, gautxoak, animaliak... AH!!!!!!!!!! Ia ahazten dut , atzo kanpindenda ibai baten ondoan jarri nuen, eta iluntzeko 2 ordu falta ziren, Puerto Montt-en erosi nuen aparejo batez arrantzan jarri nintzen, eta sorpresa!! 2. tiradan eta amuarraina!! eta beste ordu erdian beste bat!! Hau handiagoa!!! A zein ongi afaldu nuen!! Gauzarik okerrena tenperatura da, -2, -4.....baina sarna kon gusto... Argentina a la bista!!!!!!!!!!!
PD.Arazoak ditut argazkiak sartzeko...

2006/04/20

X REGION

Kaixo!!! Lehengoan ez dakit zer gertatu zen idatzitako textuaz, missing.Beste bat idatziko dizuet! Lehenengo gauza non nagoen esango dizuet; Puerto Montt! Santiagotik behera 4 karriletako autopista da Puerto Montt-eraino, batek pentsa dezake oso aspergarria izan daitekela, baina ez, eta zergaitia esango dizuet, oso artzen handia eta garbia dago eta horrek oso lasai (eta de paso azkar) etortzea utzi dit, kotxe eta kamioietaz arduratu gabe, paisaiak gozatzeko parada eman dit. Sorte handia izan dut eguraldiarekin, egun gehientan eguzkia izan dut, nahiz eta a ze nolako hotza. Noski gero eta hegoalderuntz gero eta eguraldi zakarragoa, orain bertan 9º eta zekulako euria.. Lehengoan Talca herrian sartu nintzen erosketa batzu egitera, denda txiki batera (bizikleta beti bistan eduki behar ) eta dendan nagoela tipo bat datorkit esanez bera txirrindularia dela,bla, bla, bla ..eta bere etxera bazkaltzera gonbidatzen nauela, noski baietz! Azkenean bazkari , afari eta gosaria izan zen, bertan gelditu bait nintzen lotara, oso famili jatorra. Hurrengo egunean irten eta zerua oso beltz zegoen, haizea alde..eta haizea iparretik datorrenean euria zihur! eta 80 km neramatzala a ze nolako txaparrada, ezin 10 metrotara ikusi, oso arriskutsua aurrera egitea. Justu bertan herri oso txiki bat zegoen, eta nik galdezka ea non egin dezakedan lo..ze noski ez dago ez pensio, ez hotel ez ezer! Baina tipo batek esaten dit: bete donde la Sra. Gladys y quizas ella te acoja en su casa. Joan ,txirrina jo eta eta emakume bat irtetzen da, Gladys alegia eta esaten dit; "Anda hijo pasa para la ducha que te voy sacando la comida calentita".A zein ongi bere etxean, kontua da gela batzu dituela eta langileei alokatzen dizkiela, pentsio osoaz....Bueno oso gustora bere etxean, denok beko-su inguruan bertan zeuden dozenaka lapikoen usain goxoa dastatzen..Oso esperientzia ederra! Gainera nire ustez kilo bat edo errekuperatuta," prueba esto y esto, te gusta el pastel?...." Hemendik aurrera euria, hotza eta elurra tokatuko zaizkit egun askotan, baina azken txanpan nago eta a ze nolako indarra egiten duen buruak! Eta pare bat egunetan ferrya Chaiten-era! Eta Carretera Austral!!!! Ikusi zer dion hemen aurkitu dudan folleto batek:

Carretera Austral Norte: Con Chaitén como centro poblado más importante de esta parte de la Carretera Austral, esta ruta se instala como un desafío sólo apto para senderistas y ciclistas avezados o amantes del “dodge”. Transbordadores que viajan por gélidas aguas; parajes deshabitados y llenos de vegetación virgen; termas para recuperar el aliento después de horas arriba de una bicicleta; un río con rápidos sólo para chalados, en fin …un lugar donde tu naturaleza se pone verdaderamente a prueba pero se es recompensado con un viaje de ensueño donde pocos llegan.


Nire neurrira! Hurrengorarte, orain tximini ondora noa..

2006/04/17

ABERRI EGUNA

Gasolindegiko jardina! Ardoa txiletarra... gu... Parrilada!!!!!!!!!!! Igandea, Aberri Eguna, goizeko 6ak.Ni gasolindegi bateko jardinean nire denda jarrita eta sakuan goxo-goxo, kanpoan kriston hotza, eta bapatean ohiu zakar bat; PISTOLA!!! eta segundu batzueta PUM; PUM!! 2 tiro entzuten dira.Ez al gaude treguan edo ze demontre? Kontua da gasolindegia atrakatu zutela eta aldegitean 2 tiro bota zituzten airera, ni egia esan ez nintzen ezertaz enteratu, gero esnatzean Karabineroak eta mobida guztia ikustean azaldu zidaten gertatukoa.A ze sorpresa!! Bestela dena primeran, tenperatura izan ezik, dagoeneko negua oso gertu dago, mendiak elurrez estalirik eta zuhaitzak beren hostoak galtzen.Zuhaitzak? ez zegoen ba Endika desertuan? Bai baina azken egunetan km asko egin ditut eta Santiagotik 300 km hegoaldera nago, 700 km Carretera Austral-era iristeko.Paisaia erabat aldatu da , mahasti eta bodega piloa, sagarrondoak, limoiak..bueno denetik dago eta oso gustora. Aspaldi ohe bat hartu gabe, gasolindegietan egiten dut lo, denetarik dute; dutxa, denda, ura (bazkariak prestazteko..etb) eta oso ondo. Ah! Santigo gurutzatzea a ze nolako tortura, Atacamako desertua baino askoz gogorrago eta arriskutsuagoa, gainera a ze nolako kutsadura, zekulakoa!!!

2006/04/02

Beldurra, ardura..

Guzti hauek gure imaginazioaren produktu besterik ez dira, halaxe irakurri nuen duela gutxi liburu baten eta guztiz ados nago.
Atacamaca-ko desertua pasatzea ez da erreza izan baina ez pentsa kriston proeza denik, leku askos okerragoetan ibiliak gara. Ura izan zitekeen arazorik larriena, baina 80 km-ro ostatu txikiak aurkitu nituen, beraz ur eta elikagaekin inolako arazorik ez, gainera aspaldiko partez 2 egunetan haizea alde! Tira oso ongi pasa dudala desertuan, okerrena eta era berean onena paisaia, egunez eguzkiak tenperatura 36º igotzen duenean dena da igualtzu, are eta harrisko lautada eta mendiskak, baina egunsentiak eta iluntzeak oso ederrak dira.
Gabak argazkian ikus daiteken bezala oso hotzak dira baina hala ere ez dut denda montatu, honela zeruak gabero eskenintzen duen espektakulo ederraz gozatu izan dut.
Askok badakit galdera berdina egiten diozuela zeuen buruari; " zer pentsatuko du Endikak hainbeste ordu bakardadean?"
Eta ez da galdera txarra ez, gauza asko ezin dizkizuet kontatu noski, baina bai esango dizuet berezia dela, ze momentu askotan oso aintzinako gauzetaz edo gauza oso arraroetaz oritzen nahizela,betiko ahaztuita nituen gauzak azaltzen dira, nire bizitzaren errepaso zehatz bat izaten ari da,dena aztertzen..

NIRE DESERTUKO DENBORAPASAK

1-Kamio gidari guztiei agurtu eta beraien bozina ikaragarriaz desertuaren isiltasuna puskatu, batzu zoratu egiten dira!
2-Erreferentzi bat ikusi eta kilomeroak kalkulatu.Ggero eta zehatzago nabil.
3-Abestu! Eta orain denok eskerrak ematen nirekin ez egoteagatik ehh???
Frutita bat jaten Leku hau komentariorik gabe.. Afaria saku barruan sartuta prestatzen hotza dela eta! Egunez beroz lehertzen eta gabez..