Bizikletaz Alaskatik irten eta..USHUAIARA IRITSI!!!

2006/03/18

Muga, tarteko helmuga...

Biak batera pasa ditut, Peru eta Txile arteko muga alegia. Tacna ,Perun egon nahizen azken herria izan da, goizean esnatu eta 30 km aldapa behera mugararte, muga desertu erdian dago.Mugara iritsi eta ez dago gende askorik, pentsatzen dut; "Azkar pasatuko dut". Baina usteak ustel!!! Polizia bat gerturatzen zait, bere txaketan Polizia Antidroga dio, eta ea non daukadan "la relacion de pasageros"!!! Ni nahiko moskeatuta, ze tramite hori autoentzako izaten da, baina..Papelak alboan dagoen txiringito baten erosten ditut,esan behar da hanbugeseria bat dela. Papelak betetzen hasi eta..Matrikula, bastidor, motor..Ze demontre!!! Ahal dudan bezala bete eta polizarengana noa, berak esaten dit lehenengo Agricultura-ko inspekzioa pasa behar dudala, bertara joan eta tipoak aurpegira begiratu gabe nire papelean hainbat sigilu jartzen ditu. Aurrerago droga inspekzioa, hasierako tipoak boltzak ustutzeko esaten dit, eta derrepentean oso premonizio txar bat etortzen zait burura; "eta Tacnaco hostalean droga pakete bat sartu badidate?" Dena hustu eta uff! a ze nolako alibioa, hala ere maderoak ez dit uste pasatzen ez dudalako bizikletaren matrikula jarri eta gainera oso arrogante esaten dit: "usted no sabe que todo vehiculo tiene matricula y el conductor debe de tener licencia para conducirlo?" Berarekin nahiko baldar jartzen nahiz eta pasatzen usten dit, oraindik beste 5 sigilu falta zaizkit.. Autoen inspekziora bidaltzen nau eta bertara iristean tipoak galdetzen dit ; "se puede saber quien te a mandado aqui?" eta orduak aurrera doaz.. azkenean pasatu egiten dut, kilometro erdi egin eta berriz muga! Oraingoa Txilekoa! Kaka, beste 3 sigilu, maleta guztiak Scanerretik pasa eta azkenean BAI!!!! TXILEN!!!
Gaur "deskantzo" eguna eta bihar igandea autobusa hartu behar dut hurrengo hirirate, zergatik? Bizikletan arazo handitxoa dut aurrera jarraitzeko, platoak, pinoiak eta katea aldatu beharra dauzkat, dagoeneko kateak salto egiten dit, eta hemen ezin aurkitu..Ea nire bizikleta maitea laister martxan jartzen dudan!!
17200 km
141000 igotako metroak

1 Comments:

At 7:20 AM, Anonymous Goiatz said...

Aupa Endi!!!
Ia bazatoz honuntz eh???? Ez gelditxu asko Santiagon ze daon smog-akin zure birika garbixak itxoko jatzuz, asi ke bizkor beheruntz hori bai da ederra eta!!! Aprobetxua Txileko termak eta lakuak eta bolkanak eta... hamen jarraitxuko dot zure zain!!!!
Patxo haundi bat

 

Publica un comentari

<< Home