Bizikletaz Alaskatik irten eta..USHUAIARA IRITSI!!!

2006/04/17

ABERRI EGUNA

Gasolindegiko jardina! Ardoa txiletarra... gu... Parrilada!!!!!!!!!!! Igandea, Aberri Eguna, goizeko 6ak.Ni gasolindegi bateko jardinean nire denda jarrita eta sakuan goxo-goxo, kanpoan kriston hotza, eta bapatean ohiu zakar bat; PISTOLA!!! eta segundu batzueta PUM; PUM!! 2 tiro entzuten dira.Ez al gaude treguan edo ze demontre? Kontua da gasolindegia atrakatu zutela eta aldegitean 2 tiro bota zituzten airera, ni egia esan ez nintzen ezertaz enteratu, gero esnatzean Karabineroak eta mobida guztia ikustean azaldu zidaten gertatukoa.A ze sorpresa!! Bestela dena primeran, tenperatura izan ezik, dagoeneko negua oso gertu dago, mendiak elurrez estalirik eta zuhaitzak beren hostoak galtzen.Zuhaitzak? ez zegoen ba Endika desertuan? Bai baina azken egunetan km asko egin ditut eta Santiagotik 300 km hegoaldera nago, 700 km Carretera Austral-era iristeko.Paisaia erabat aldatu da , mahasti eta bodega piloa, sagarrondoak, limoiak..bueno denetik dago eta oso gustora. Aspaldi ohe bat hartu gabe, gasolindegietan egiten dut lo, denetarik dute; dutxa, denda, ura (bazkariak prestazteko..etb) eta oso ondo. Ah! Santigo gurutzatzea a ze nolako tortura, Atacamako desertua baino askoz gogorrago eta arriskutsuagoa, gainera a ze nolako kutsadura, zekulakoa!!!