Beldurra, ardura..
Guzti hauek gure imaginazioaren produktu besterik ez dira, halaxe irakurri nuen duela gutxi liburu baten eta guztiz ados nago.
Atacamaca-ko desertua pasatzea ez da erreza izan baina ez pentsa kriston proeza denik, leku askos okerragoetan ibiliak gara. Ura izan zitekeen arazorik larriena, baina 80 km-ro ostatu txikiak aurkitu nituen, beraz ur eta elikagaekin inolako arazorik ez, gainera aspaldiko partez 2 egunetan haizea alde! Tira oso ongi pasa dudala desertuan, okerrena eta era berean onena paisaia, egunez eguzkiak tenperatura 36º igotzen duenean dena da igualtzu, are eta harrisko lautada eta mendiskak, baina egunsentiak eta iluntzeak oso ederrak dira.
Gabak argazkian ikus daiteken bezala oso hotzak dira baina hala ere ez dut denda montatu, honela zeruak gabero eskenintzen duen espektakulo ederraz gozatu izan dut.
Askok badakit galdera berdina egiten diozuela zeuen buruari; " zer pentsatuko du Endikak hainbeste ordu bakardadean?"
Eta ez da galdera txarra ez, gauza asko ezin dizkizuet kontatu noski, baina bai esango dizuet berezia dela, ze momentu askotan oso aintzinako gauzetaz edo gauza oso arraroetaz oritzen nahizela,betiko ahaztuita nituen gauzak azaltzen dira, nire bizitzaren errepaso zehatz bat izaten ari da,dena aztertzen..
NIRE DESERTUKO DENBORAPASAK
1-Kamio gidari guztiei agurtu eta beraien bozina ikaragarriaz desertuaren isiltasuna puskatu, batzu zoratu egiten dira!
2-Erreferentzi bat ikusi eta kilomeroak kalkulatu.Ggero eta zehatzago nabil.
3-Abestu! Eta orain denok eskerrak ematen nirekin ez egoteagatik ehh???
Frutita bat jaten
Leku hau komentariorik gabe..
Afaria saku barruan sartuta prestatzen hotza dela eta!
Egunez beroz lehertzen eta gabez..

3 Comments:
Hi desertuan kantari??&%&$&%$!!!!
Arraroa da desertuan txaparradarik ez botatzea, gero!!!
Dios me libre!!!
zu desertuan izarrak ikusten lo egiteko eta gu hemen zerua ikusten ez dugula...kaixo pitxin!inbidixa pixkat pasatzen da hemen infreñutik aparatuan zure istorixak ikustean,zure gauzekin guk ere gozatzen dugu pixka bat,baina zuk bai kriston esperientzia bizitzen ari zarela eh? aupa hor,zuk bai daukazula indarra...zara la hostia!
nik aparatu honetan ibiltzeko be ez daukat esku askorik,baina nahiz eta ez idatzi asko,hor nago nondik zabilen ikusten!
eskerrak hire kantak desertuan inor ez dituela entzuten,zulotxo batetik ikusteko modukoa izan behar du hori!
bueno majo,muxu handi bat eta ondo segi!MUA!
Nerea.
Aupa Endi! Idazteari gustua hartzen ari zara ala? Azken hau politxa eh? Infreñun ez dakagu lan asko, ta Goiatzi zorionak emoteko idazten hasitxa zurekin be akordau naz! Jende gutxi dabil herrixan, oporretan danak.. Ta ez prezisamente Etxarriko Topagunian oin dala 12 urte bezela.. Hura zuan sasoia!1 Zahartzen ari gaittuala uste dot! Dana dala ondino gerra apur bat emango dou ezta??
bueno guapo ondo segi ta muxu handi bat. Animo!!Eneritz.
Publica un comentari
<< Home