AMETSETATIK ERREALITATERA
USHUAIA!!!!!!!
Maiatzak 25 22.115km
176.584 igotako metroak
Orain bai! Iritsi da momentua lasai-lasai idazteko. Hemen nago Ushuaiako Hostel batean ordenagailu aurrean, lehiotik Beagleko kanala eta elur eta izotzez zuritutako mendiak ikusgai, ordenagailu ondoan, te bero batek kea dariola kanpoko hotza izutu nahian....eta bitartean ni bihotzean ditudan sentimenduak nire aurrean dagoen teklatura pasatu nahian, ez da erreza milaka kolore, usain, soinu, zapore, negar, barre..dituzten sentimenduei hitz egokiak egokitzea, baina bakoitzak imagina dezala nahi duena...
Panpa, belar eta arbustos izkutatuko desertua, bertan bizikletan ibiltzea ez da erreza, oso laua baina aspergarria batzutan ,20km-tako rekta zuzenak..eta ez dago ezer, beti horizontea aurrean, eta okerrena haizea, egun batzuetan haizea kontra izan dut , baina ez pentsa haizetzo bat denik, hemen panpan oso haize gogorrak daude, oso normala da 100km orduko haizeak izatea, Rio Gallegos-tik gertu bidean nindoala kamioi bat gelditu izan behar nuen, ezineskoa zen aurrera egitea, 80 km/o haizea eta t° 2 gradu zero azpitik, kriston bajoia, naturari aurre egiteak guztiz agortu egiten zaituelako....
2 egun Hotelean ea haizea pixkat baretzen zen eta halaxe egin zuen, alejop! Aurrera! 150 kilometro Estrecho de Magallanes-era iristeko. Tartean muga, berriz ere Txilen!
Bidean nindoala Chevrolet furgoneta zahar bat nire aurrean gelditu lehioa zabaldu eta ; Hijo abre la puerta de atras y coge un pescao! Esan ta egin, ireki ta ORALE! Keztatutako salmoi izugarriak! Oso tipo jatorra, berarekin hizketan pasatzen dut goiz erdia.
Aurrera egin eta azkenean iristen nahiz amerikar kontinenteko lur muturrera, Magallanesko kanala!!!!! Oso sentimendu berezia, sentitzen dut helmuga oso gertu dagoela eta horrek oso urduri jartzen nau.Ferrya hartzera joan eta notizi txarra! Haizea dela eta zerbitzua suspendituta dago, kafetegien zain imagina dezakezue, batekin besteakin, mateando pa ki pa lla, mi abuelo era vasko, si y el mio, pues mi apellido es Etxeberria y eso es vasco no?
eta azkenean sortez barkua martxan jartzen dute! justu iluntzen dagoenean, momentu oso berezia , zerua su kolorez jantzita , barkua olatu erraldoien artean bidea ireki nahian eta ni bitartean kubiertan espektakuloaz gozatzen, haize izotuak nire aupegia txikitzen duen bitartean irrifarretsu, bizitzaren misterio handi bat argitzea lortu banu bezala ( baiezkoa?jeje)
Barkuaren aurreko atea ireki eta bai! Isla Grande de Tierra de Fuego! Gaba da dagoeneko eta dena izoztuta, ez dago hostaturik eta ezineskoa denda jartzea dagoen haizearekin, nola eginen dut? Jeje .... justu nire aukera murriztuak aztertzen nagoela karabineroak ikusten ditut eta ikusten dut justu bertan komisaldegi bat dagoela eta komo quien no a roto un plato, ; Buenas noches! Disculpen pero podriais indicarme algun sitio donde pueda dormir a resguardo, pues con el viento es imopiosible acampar?
Beraien arteko begiradak eta ; Bueno no debemos pero te vamos a dar la llave de la antigua komisaria y mañana nos la entregas. BAI!! Non eta komisaldegian lotan , gustora, nork esango luke eh?
Hurrengo egunean esnatu eta lehenengo eguna uhartean , 500km inguru Ushuaiara iristeko eta negua gainean dut, ez dira errezak izango azken km-ak. Egun polita irten da, haize gutxi eta gainera alde, dena zurituta izotza dela eta baina ongi, gainera gaur mapan 100 km-tara herri bat ageri da, Cullen, banoa guano (orein antzekoa), ostruka, azeri..eta nola ez ardi pila batez inguraturik..106 km-ak egin eta ikusten dudan gauza bakarra planta petrolifero bat, sua botatzen duten hodi pila, baina non dago herria? Bigilantzi postura hurbildu eta donde esta Cullen? Donde esta ahora la planta estaba, pero si buscas alojarte puedes hablar con el jefe de la planta. Ez dut detailerik emango baina hotel askotan baino hobeto tratatu zidaten, lo egiteko lekua ez , gela bat! merienda, afari, gosari..bueno inkreible!
Eta honelako historieta askorekin aurrera egin nuen Tolhuin herriraino, Ushuaiatik 110 km tara.Bertan borda bat alokatu nuen, "azken gaba" goxoa pasatzeko, egurrezko bordatxo bat, oso kuttuna, lakura begira eta ni ohean etzanda tximiniko suari begira ezin loak hartu, ain gertu zegoen..egunsentia eta edur-euria, baina beste batzutan ez bezala ez dit axola, gaur gorputzak ez du batere garrantzirik, buruak egingo du dena! Irten eta oso eguraldi eskaza, bide erdian portu bat dago, elurretan, haizea..eta ain gogorra non gaba gainera etorri zitzaidan..20,15,10,5 km faltan eta ..derrepentean Ushuaiako argiak, uff! frenatu eta begira gelditzen nahiz, behiak txirrindulariei begiratzen dien antzera...pedalei eragin eta azkenean Ushuaia!!!! Hostal majo batera joan dutxa eta lotara, baina ezineskoa , beraz kalera noa trago batzu hartzera, y nos dieron las 10 y las 11...
Hurrengo eguna bukaerarte noa, bidea bukatzen den lekua, Tierra de Fuego parke nazionalean, Ushuaitik 25 km inguru, ni oso trankil nindoan baso oso ederren artean ruta bukatzen den lekuan argazki batzu hartzeko asmoz, baina iristean derrepentean emozioak gainezka egiten dit, eskuak goian ,bihotzetik ahora kriston ohiua irtetzen zait, kriston negar jarioa..bertan daudenak harrituta begiratzen naute, argazkiak ateratzen dizkidate..oso momentu berezia...hainbeste ....
Bidai ederra, esperientzi eta abentura asko, paisai oso ederrak baina gauzarik ederrena eta garrantzitsuena gendea izan da.
Milaesker denoi bihotz-bihotzez..zuei eta bidean aurkitu ditudan guztiei...
Eta nola ez ORBEAri, Artea bizikletak artez ekarri nau honaino eta ez gutxi sufritu gabe, zuloak, pista eskazak, golpeak, mantenimentu gutxi..eta hala ere ez dit arazo bat ere eman, bakarrik normala, kateak, platoak etb desgastea dela eta.
Baita ETXEONDOri guapo-guapo eta bero jazteagatik, beti belar meta gainean neramala. Ermua Bidaiak eta aipa ezineko gende asko...
MILAKA MUXU DENOI ta nire lema pertsonala bihurtu dena AMETSETATIK ERREALITATERA!!!!!!
AURRERA BOLIE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

19 Comments:
Oe, oe, oe, oeeeeeeeeeeeeeeeeeeee, oeeeeeeeeeeeeeeeee, oeeeeeeeeeeeeeeeeee.
Zorionak Endiiiiiiiiiii!!!! puntaren puntannnnnnnnnnn, Endika zegoen kantari!!!! jajajaja. Heldu zara al kulo del mundooooooooooo!!!! ze ondo tío!!!!
Eta oin??? buelta ta barriro goraino??? jajajajaja. Zorionak, txe!!!! muaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
Goiatz
oe!! oeoeoe!!!! Endika!!! Endika!!!
ZORIONAK!!!!! Zu bai txapelduna!! Zorionak eta mila musu!! Urte bete baino gutxiagotan gaineraaa!!... Berriz gora hasi baino lehenago etorri etxera pilak kargatzera, eh?
Zorionak txapeldun
Izelaieta bis
ZORIONAK, bai Ushuaia zure hanken azpian, zure txirringaren erruberen behean, bai lortu duzu benetan zure am,etsa betetzea, pozten gara!!!!!! Orain gu bero bero udaren atarian eta zu Patagoniako hotsez inguratua baina pozek txoratzen ehhhhh!!! Muxu pila bat ta!!! LATZ ere zaunak ibili da pozez txoratezen
Bah, exagerao!! Ondiñok ermura bueltau bihar zara, hori bai dala abenturia!!!
peio
Laztanak!!!
Zorixonak Endikete!!
Oee,oeeeee... Kristona txo!
Besarkada eta muxu handi handixa, gure txapeldunari.
Ametsak amets, baina batzutan egixeeee!
Ikusi arteee!
Zorionak Endika!
Hau pasada bat da. Im- presionante.
Kalkuluak ondo egin zenituen, pare bat eguneko diferentziakin. Oin Ermura bueltau ahalik eta arinen. Musu handi bat.
Oihana
joooooooooooo, ke emociónnnnnnnnnnnnnnnn
Aupa Endiiiiiiiiii!!!! hori bai, burugogor batek bakarrik ein ahal dau!!!! zorionak pitxin!!!! Ametsetatik errealitatera... hori bai politxa!!! Eta ein dozuuuuuuuu, zorionakkkkkkkkkkkkk!!!!
muaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
Peiok dio Ermura itzultzea abentura izanen dela ,nire ustez ez dago oso erratuta...
Orain iparraldera noa, ez dakit Brasil edo Bolivia aldera,motorra ezin gelditu, Caja laboralak geldituko nau neri uste dut, beraz batenbat udan zonaldera oporretan badator ez dezala txirringa ahaztu!
Milaesker denoi!!!!!
PD.Goiatz, afaria azkenean messenger bidez egin behar ala?
Felicitaciones Endika!!!
Endi, no jodas!!!!! Zenbat denpora egongo zara Brasil eta Bolibian??? hilabete bai, ez??? ni uztailan hasieran bueltauko naz Montevideora baina pare bat ordu barru, Etxeraaaaaaaaaaa!!!! kontauko dotzut zelan doian nere abentura etxetik, Peiok esaten dabena baieztatzeko edo ez, jajajajaja. Disfrutau pitxin!!! nik be hori eingo dot!!! Baina txuletia nunun bai, eh???? ia nahikua el cibernautismo hain gertu bagaoz!!!! patxo batttttttt
ZORIONAK ENDI!!!!!
Titi, bihotzez pozten naiz, lortu duzu!
laztana, laister hemen afari bat elkar egiteko aukerarik bai??
Musu bat eta laister arte
Eider
Zorionak Endika!!!
Hi, aspaldi amaitxu zendun, oin nun zaz? nahitxa bizikleti lagata izan, istorixiak gustura hartzen douz, jarraitxu abenturak kontatzen eta argazkixak sartzen.
Afari kontuk neuk ez dotsudaz ordainduko, neuk uste, zeu izan biharko ziñake afarixa ordaindu biko leukeena (noizian behin ordaindu bako zorrak etortzen jataz burura ta hauekin palazioko arpegixori).
Ale majo, SAKATU!!!!!!!!!!
Un administrador del bloc ha eliminat aquest comentari.
Arraroa Sallabenteko zaldunak afaritan ez pentsatzea!
lasai motel! Afariak eingo dizkiagu nahi beste!!!
Apostuak beti apostu! Nahiz eta dagoeneko ahaztuta zeinek galdu eta irabazi...jejeje
Historiak eta argazkiak sartzen jarraitzearena aldiz eskari handiegia...Hurrengo bidaian berriz ere! jejeje
I found some search engines.
But i dont understand the type it.
levitra
phentermine
carisoprodol
Kaixo Endika!
Zorionak!!
Bidaiei burruz irratisaio bat egiten dut Iruñeko Eguzki Irratian. Nahi baldin baduzu, zure abentura kontatu ahal duzu.
Nire posta: mochilero@eguzki.net
Ondo izan eta agur bat!
Kaixoooo Endika, Txibi maiz, Itoizeko solidarioen txirringa martxan ezagututako txirrindula bidaiaria, Aitorrekin (bigarren eskua) lanean egondakoa, gogoratzen? Zela doazkizu gauzak? Orbeako webgunean beste bidaitxo bat prestatzen zaudela diote...kabroia! Beno tori nere kontaktua: bizimezularikleta@yahoo.es
http//:txibikleta.blogspot.com
Porzierto, eguzki irratiko andoni laguna da eta pare bat aldiz egon naiz bere irratisaioan, izan ere iaz Nepal eta Laosen izan bait nintzen (txirrindularik gabe, autobusez eta oiñez hainbat kilometro egiñez). Egongo ga!
Bonjorno, www.txirringa.blogspot.com!
[url=http://viagracqui.pun.pl/ ]Compra viagra in Italia[/url] [url=http://cialisenta.pun.pl/ ]Comprare cialis generico[/url] [url=http://viagrakhou.pun.pl/ ]Acquistare viagra [/url] [url=http://cialisashy.pun.pl/ ]Comprare cialis generico[/url] [url=http://viagraater.pun.pl/ ]Vendita viagra online[/url] [url=http://cialisuper.pun.pl/ ]Comprare cialis [/url]
Publica un comentari
<< Home