Argentina
Pelotudos!!!!!!!
Bai! Argentinan nago duela egun dexente baina Panpa eta Interneta ez da konbinazio ona..
Chileko bide Australa Lago Ibañez barkuan gurutzatzen utzi nuen, eta hurrengo egunean Chile Chico herritik 10km-tara muga pasa nuen. Batzutan mugak politikoak ezezik fisikoak izaten dira, eta hemen hau gertatzen da, andeetako basoetatik irten eta panpa "desertikoan" sartzen zara.
Egia esan nahiko astuna da panpan bizikletari eragitea 2 arazogatik; haize izugarri eta monotoniagatik, 30 km tako errekta luzeak.....
Argentinan gendeak asko lagundu nau, oso gustora nabil hemendik gendearekin, hizketan, "mateando" egun guzia matea edaten..
Dagoeneko oso gertu nago, 800km inguru!!! Baian ez dira errezak izango, eguraldia oso aldakorra da, duela 2 egun -7º eta gaur 18º daude, eguraldi xoroa benetan eta aste honetarako iragarpenek elurra diote probintzia guztian, beraz ikusiko dut..
Asuntoa da herrien arteko distantziak OSO luzeak direla eta gabean dagoen klimaz ez da oso erosoa akanpatzea ( orain negua da!) ,ura ezin lortu..
Lehengoan Caleta Olivia herritik irten eta hurrengo herrirarte 200 km EZER ! edo hori zioten ze 130 km neramatzala akanpatzeko leku majo bat bilatzen nengoela SORPRESA!! Bidea konpontzen duten MOBIL-HOME bat! Ni pikaro-pikaro ia bertan akanpatzerik nuen galdetu eta azkenean beraiekin afaldu, barruan bero-bero lo, dutxita,gosaldu..oso gende jatorra!! eta gertu dituzten kanpamenduen pozizioa eman didate eta telefonoz abisatu diete haruntz noala!!.... eta hori ez zegoela ezer eh??
Gaur Cmt. Piedrabuena herrian nago eta bertan herri erdian euskaldun bati monumentu handi bat dago, El vasco de la carretilla, gainera tipo honi buruz filma bat estreinatu berri dute; ¡Gora vasco! , zerbait gehiago jakin nahi ezkero hortze duzue interneta..
Eta bestela dena primeran, gaur deskantzo eguna eta laister USHUAIA!!!!!!!
PD. Konexioak ni baino mantsoagoak dira eta argazki bat sartzeko orduak behar dira...
1 Comments:
ZORIONAK ENDIKA!!!!!
oin arte ez nekien zure blog-aren izena ta ez nuen begirau baina cosas de la vida hasi naiz interneten "usmeatzen" ta honekin topau naiz.
Espero dut zeure hurrengo bidaia ia politxagoa izatea, ziur nago urrengo bidaia egongo dela eta!!!!! hemendik muxu pila bat bidaltzen dotzut ta espero dut zure bizitza osuan oso alai izatea, bai ermuan,bai munduan zehar. Merezi duzu campeon!!!!!!!!
MUXUTXUAK!!!!!!!!
NNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNN
Publica un comentari
<< Home