Carretera Austral
Puerto Montt-en ferrya hartu nuen Chaiten-era joateko, hau da eta bide australera iristeko era bakarra. Bidaia ez zen oso erosoa izan itxaso oso zakarra bait zegoen , baina oso bista ederrak, eskumatara Chiloeko uharteak eta eskumatara andeak, eguzki ederra eta mendi punta guziak edurtuta! Chaitenera iritsi eta a ze herri polita , egurrezko etxe ederrak, mendi eta itsasoas inguraturik... Lehenengo eguna bide australean eta sorpresa! Eguzkia! Oso arraroa da hemen eguzkia egitea eta are gutxiago garai hontan. Lehenengo 10 km asfaltatuta eta hortik aurrera PISTA!!! Bide estu-estua eta harrizko pista , ripio diote beraiek.. Ni guztiz extasiaturik, autorik ez eta natura..ez dago hitzik edo ni behintzat ez nahiz gai adierazteko zer ikusi eta sentitu dudan, baina saiakera txiki bat egingo dut ok? Chaiten-Santa Lucia Oso egun polita, trafiko gutxi 5-6 auto...3 ordu ibili eta etxe txiki bat ageri da, Hospedaje dio, galdetzen dut ea janaririk zerbitzatzen duten eta baietz, oso andere jatorra da, bazkaltzen nagoela paretara begiratu eta kuadro batek hau dio; Familia Mundaca Arruti. Ez dago dudarik euskaldunak hemendik ibili zirela..bere aitona alegia! Gero aurrera jarraitzen dut 700 metroko portu bat igo eta denda jartzeko asmoaz, baina arratsaldeko 4 dira eta 0º, eta hurrengo herriraino egiten dut, bertan ostatua hartuz, afaldu eta lo seko, 60km-egiteko 7 ordu!!!! Santa Lucia -La junta Esnatu eta ezin sinistu,eguzkia! dena jaso, ondo gosaldu eta martxa, paisaiz disfrutatzen, bidearekin borrokan, glaziarrak..Hitzik gabe...eta La junta herriskara iristen nahiz, beratan justu sarreran gasolindegi abandonatu bat, bazegoen ostatu perfektua niretzako! Afaldu eta sakura! baian gabeko 5etan zerbait dabil nire saku gaianean; Arratoia!! Pixkat beldurra pasa nuen, hemen Hanta gaixotasuna dutelako eta hilgarria da baina no problem bizirik nago eta! La Junta-Fiordo Queulat Etapa oso oso ederra, kostalderaino gerturatzen zen eta 20 bat km Fiordoan barrena , inoiz ikusi duten lekurik ederrena..gaianera gutxi balitz etxe abandonatu bat aurkitu nuen, tximinia eta enbarkadero batekin..zein atsegina luxua muxutruk denean.. Fiordo-......................... ASPERTU NAHIZ IDAZTEAZ! En fin oso ederra,paisaiak, gende atsegina, gautxoak, animaliak... AH!!!!!!!!!! Ia ahazten dut , atzo kanpindenda ibai baten ondoan jarri nuen, eta iluntzeko 2 ordu falta ziren, Puerto Montt-en erosi nuen aparejo batez arrantzan jarri nintzen, eta sorpresa!! 2. tiradan eta amuarraina!! eta beste ordu erdian beste bat!! Hau handiagoa!!! A zein ongi afaldu nuen!! Gauzarik okerrena tenperatura da, -2, -4.....baina sarna kon gusto... Argentina a la bista!!!!!!!!!!! PD.Arazoak ditut argazkiak sartzeko...

3 Comments:
muchacho guapo, si solamente escribieras en una lengua entendible.... mirando la foto, creo que te va bien, tal vez pronto logras cumplir con tu sueno o mejor dicho con uno de tus suenos. te mando energia y calor desde nicaragua. xxx y. y un beso supuestamente
aupa endi!Bidaia aurrera ta beti daukazu istorixaren bat kontatzeko,ez zara aspertzen eh,pendejo?Arratoiak zu ikustean fijo susto ederra hartu zuela!Paisai ederrak,jende jatorra...zu bai ondo bizi zarela!
Hamendik eguraldi politak gero eta egun gehiago irauten du,baina noizean behin aldaketa zakar bat ematen du oraindik maiatzean gaudela abisatzeko edo...eta gu udaren zain eguzki izpiak aprobetxatzen,ta zu -2 gradutara!
Aurreko sapatuan Markosek jaia egin zuen estaziñuan eta hantxe egon ginan danok juergan,oso gustora,giro polita,bazkari edarrak,edariak...karaokean ere ibili ginan!je,je
Bestela herria lasai dago egunerokotasunean sartuta,infreñun mus txapelketa jolasten ari gara,eskilarapekon gauzatxoak egiten dira,filmeak,asteazkeneko afari gastronomikoa,bilerak,badakizu,gure saltsan.
Igandean Euskal Jaia ospatu zen eta hasieran kriston eguzkia baina eguerdian txaparrada hasi eta danok aterpera.
Orain brasilgo MSTren jardunaldi batzuk antolatu dituzte eta infreñu ta ateneoa argazkiz beteta daude,sapatuan fiesta brasileira...
Gaur,asteazkena arreta irratian programa egiten dugu eta kolonbiari buruzko hitzaldia dagoenez,hizlaria elkarrizketatuko dugu gaurko programan.Ea zatozenean zure bidaiari buruzko elkarrizketa egiten dugun,saio bat baino gehiago betetzeko istorixak badauzkazu ta,ezta?
ta hori,hamentxe gaudela lasai-lasai,laister umeak inguruan korrika ditugula ibiliko gara,zu zatozenerako gehiago izango gara!
Bueno pitxin,herriko berriak piska bat kontatu dizkizut,nik dakidanak behintzat!
jarraitu horrela ta ea laister ikusten garen gauz horrek danak eta urtetzen diranak kontatzeko!Muxu handi bat infreñuko zulotikan,Nerea
Jo Endi!!!Zelako itxura ederra dakan arrain horrek!!! Hamen okelaz inguratuta nao!!!!! Baina laster etxera arraintxua jatera....
Ez dakizu zelako enbidixia emoten doztazun... karretera austral... zenbat bidar egon dan nere ahuan edo buruan hau... egunen baten helduko naz eta espero dot autopistia ein baino lehen izatiaaaaa!!!
Nerea, zure blogger propiua ein biharko dozu ke le has pillau kallito y no hay kien te pareee!!! jajaja.
Bueno ba Endi, 31arte hamen nao zure zain eta gero uztailetik aurrera... asi ke okurridu bez ekainian etortzia eh??? horrenbeste hilabete zuri pistia jarraitzen eta falta jatana!!! zuk txuletia bakarrik jan bihar izatiaaaaaaaaaa!!! ezta pentsau bezzzzzzzzzzzz
patxuaaaaaaaak
Publica un comentari
<< Home